Ibaiondo futbol-zelaiko harmailetako eserlekuak berritu ditu Derioko Udalak

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 28a, 10:52

Derioko Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, hondatuta edo egoera txarrean zeuden 375 eserleku baino gehiago ordezkatu ditu Ibaiondo futbol-zelaian. Horien ordez, “ergonomikoagoak, erosoagoak eta erresistenteagoak diren beste batzuk ipini dira. Udalak 5.000 euro ipini ditu eserlekuak aldatzeko.  

“Udalerriko kirol-azpiegiturak eta eremuak hobetzen jarraitzeko konpromisoari eusten diogu. Kirolaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, eta herriko klub, elkarte eta kirolarien eskutik egingo dugu, bidelagun beti”, adierazi du prentsa-oharraren bidez Esther Apraiz Derioko alkateak. CD Derio 1977an sortu zen, eta udalak utzitako Ibaiondo futbol-zelaia erabiltzen dute klubeko taldeek. Gaur egun, emakumeen eta gizonen 23 taldek entrenatu eta jokatzen dute bertan, 300 jokalarik baino gehiagok.