Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zazpi gune atondu dira Derion

Aikor aldizkaria 2023ko abe. 1a, 12:40

Derioko Udalak zabaldu duenez, ibilgailu elektrikoak kargatzeko makinak leku hauetan ipini dira: Kultur Birikan, kiroldegiko aparkalekuan, eskolako aparkalekuan, Euskalherria kalean, Aldekonan, Ganben eta Errekatxuetan. Zerbitzua erabiltzeko, Cable Energia aplikazioa deskargatu behar da, eta erabiltzaileari, ibilgailuari eta ordainketa-metodoari buruzko informazioa adierazi. Izena eman ondoren, karga-prozesua hasi daiteke, hori zein gunetan egingo den aukeratuta. Nolanahi ere, erabiltzaileentzako eskuliburua www.derio.eus webgunean dago eskuragarri.

“Proiektu honek hiru helburu ditu”, adierazi du Esther Apraiz alkateak. “Batetik, mota horretako autoak gure herrian kargatzeko aukera errazten dugu. Bestetik, emisio kutsatzaile eta zarata gutxiko mugikortasuna bultzatzen dugu; horrela, herri-eredu iraunkor eta ingurumena gehiago errespetatzen duen herri-eredu jasangarri baten aldeko konpromisoa indartzen dugu”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).