Derioko Marikobaso Espazioak egonaldi artistikoak egiteko deialdia zabaldu zuen urrian, eta lehenengo edizioaren irabazlea Sara Iratzagorria Amondarain derioztar gaztea izan da. Ekimenari esker, gazteak sei hilabetez erabili ahalko du Marikobasoko egoitza, bertan bere proiektu artistikoa jorratzeko. Arte Ederretako ikaslea dagoeneko dabil bertan lanean, jantzigintza-egitasmo bat egiten hain zuzen ere. Horren berri abenduko alean emango digu.