Udalak azaldu duen moduan, ekintza solidarioa izango da: hiru antzerki-emanaldi antolatu dira eta sarrerak hiru eroan ipiniko dira salgai; batzen den dirua Derioko Elikagaien Bankuari emango diote, bere arduradunek janaria erosteko eta beharrizana duten familien artean banatu dezaten. Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira udal-webgunean; Jamming antzerki-emanaldirako sarrerak eskuragarri daude jada, eta gainerakoak abenduaren 13tik aurrera ipiniko dira salgai. Izotz-pista izan ezik (hiru euro), gainerako jarduerak doakoak izango dira edukiera bete arte.
Ekintzak larunbatean, abenduak 16, hasiko dira Gabonetako argiak piztearekin batera. Hori 19:00etan izango da Herriko Plazan. Bertan, ohiko desioen zuhaitza egongo da eta udalak baserritarrez jantzi eta zuhaitzaren ondoan argazkia egiteko gonbidapena egin die herritarrei; gainera, sariak banatuko dira baserritarrez jantzita joaten direnen artean, eta talo solidarioa ere egongo da. Bestalde, zapatuan eta domekan, 17:00etatik 20:00etara, puzgarriak izango dira pista estalietan, Derio Olgetan ekintzaren baitan. Era berean, domekan, abenduak 17, txitarrilloa izango da 18:00etatik aurrera Nagusien Etxean; eta 18:30ean, Jamming ikuskizuna, Gure Aretoan.
Beste aldetik, Olentzero eta Mari Domingi herriko umeekin izango dira abenduaren 24an, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara, Herriko Plazan; harreran parte hartzeko, nahitaezkoa da hitzordua gordetzea udal-webgunean abenduaren 15etik 23ra arte. Gainera, 17:00etan Olentzero eta Mari Domingi kalejiran irtengo dira Errekalde parketik.
Nagusien Jaian ekintzaren barruan, abenduaren 29an, 18:00etan, omenaldia egingo zaie 85 urte betetzen dituzten derioztarrei Kultur Birikan. Egun horretan ere umeek antzerkia gozatzeko aukera izango dute, Gurea Aretoan, 18:30ean, Munduari bira 80 egunetan antzezlana izango da eta.
Abenduaren 30ean, 18:00etan, Lainomendi dantza-taldeak urteko ekitaldia egingo du kiroldegiko pistan. Eta urtarrilaren 2tik 7ra bitartean, izotz-pista egongo da pista estalietan, frontoiaren ondoan, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara (urtarrilaren 5ean, arratsaldez, eta 6an, goizez, itxita izango da).
Urtarrilaren 4an, urte batetik lau urtera bitarteko umeek eta euren familiek KUBIK antzezlana gozatu ahalko dute Kultur Birikan; bi saio antolatu dira: bata, 17:30ean; eta bestea, 18:30ean. Sarrerak hiru euro balio du. Azken ekintza hurrengo egunean, urtarrilak 5, izango da: Errege Magoak 18:30ean irtengo dira kalejiran Kultur Birikatik eta 19:45ak aldera Herriko Plazara ailegatuko dira. Abenduaren 29tik urtarrilaren 4ra bitartean, aldez aurreko hitzordua eskatu beharko da udal-webgunean, haiekin egoteko.
Derioko Udalak derioztarren postontzian sartuko du Gabonetako egitaraua datozen egunetan, eta herriko hainbat tokitan kartelak jarri. Halaber, programa udal-webgunean eta sare sozialetan izango da eskuragarri.
Argazki-lehiaketa
Derioko Udalak argazki-lehiaketa antolatu du bere hiru gizarte-sareetan: Facebook, Instagram eta X (lehen Twitter). Herriko Plazan desioen zuhaitza ipiniko da eta bertan baserritarrez jantzita argazkia ateratzen duten herritarren artean sariak banatuko ditu. Parte-hartzaileek argazkiak esandako hiru sare sozialetara igo beharko dituzte argazkiak #JantziDerio traola erabilita. Udalak sarrerak zozketatuko ditu hiru egitasmo hauetarako: Biwak (eskalada), Jamyrad (jolas-parkea) eta Gurea Aretoa. Argazkiak urtarrilaren 5era arte igo daitezke gizarte-sareetara.
Abenduak 24, domeka
11:00-14:00 Olentzero eta Mari Domingiren harrera, Herriko Plazan.
17:00 Kalejira Olentzerorekin eta Mari Domingirekin, Errekalde parketik.
18:00-20:00 Olentzero eta Mari Domingiren harrera, Herriko Plazan.
Abenduak 29, barikua
18:00 Nagusien jaia, Kultur Birikan. Omenaldia 1938an jaiotakoei.
18:30 Munduari bira 80 egunetan umeentzako antzerkia, Gurea Aretoan (3 euro).
Abenduak 30, zapatua
18:00 Lainomendi dantza-taldearen ekitaldia, kiroldegiko pistan.
Urtarrilak 2, martitzena
10:30-14:00 eta 16:30-20:00 Izotz-pista, frontoi ondoko pistetan (3 euro).
Urtarrilak 3, eguaztena
10:30-14:00 eta 16:30-20:00 Izotz-pista, frontoi ondoko pistetan (3 euro).
Urtarrilak 4, eguena
10:30-14:00 eta 16:30-20:00 Izotz-pista, frontoi ondoko pistetan (3 euro).
17:30 eta 18:30 KUBIK urte batetik lau urtera bitarteko umeentzako antzezlana, Kultur Birikan ( 3 euro).
Urtarrilak 5, barikua
10:30-14:00 Izotz-pista, frontoi ondoko pistetan (3 euro).
Urtarrilak 6, zapatua
16:30-20:00 Izotz-pista, frontoi ondoko pistetan (3 euro).
Urtarrilak 7, domeka
10:30-14:00 eta 16:30-20:00 Izotz-pista, frontoi ondoko pistetan (3 euro).