Hitzaldia egin dugu San Luis BHIn

t eta a: Joanes Camara, gizarteratze-teknikaria 2023ko abe. 15a, 10:32

Denbora luzea da PAI Bitartean zerbitzua Bizkaiko hainbat ikastetxetan hitzaldiak eta heziketa-saioak ematen dabilela, egunero lan egiten dugun kolektiboa ezagutzera emateko eta euren mezua beharrizan handiena duten pertsonengana heldu dadin. Batzuetan lan-mundua dugu hizpide; beste batzuetan, adikzioen prebentzioa, substantzia-adikzioak zein substantziarik gabeko adikzioak… Hitzaldiak eta heziketa-saioak ekintza komunitarioen baitan egiten ditugu eta garrantzi handikoak dira guretzat. Hala ere, COVID-19aren ondorioz, urte batzuk eman ditugu egin barik, eta orain, pandemia gaindituta, hasi gara zerbitzua berriro eskaintzen.

Horrela, orain dela gutxi Bilboko San Luis Bigarren Hezkuntzako Institutuan izan gara Gizarteratze goi-mailako ikasleekin. Gazte horiek laster hasiko dira lana topatzen eta guk azaldu diegu gure erakundearen eginkizuna zein den. Era berean, zerbitzua erabiltzen duten pertsonetako batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Zehatz-mehatz, azaldu diegu gizartetik kanpo egoteak ekartzen dituen arazoak zeintzuk diren, eta PAI Bitartean zerbitzuan gizarteratze-prozesuei nola heltzen diegun. Saioan parte hartu dugu Derioko eguneko zentroko langile batek eta erabiltzaile bik. Erakundeari buruzko azalpenak eman ondoren, kontatu diegu gizarteratze-teknikariaren eginbeharrak zeintzuk diren; era berean, PAI Bitartean zentroan artatzen ditugun pertsonen bizitza hurbildu diegu. 

Saioa amaituta, pozik azaldu gara guztiok. Ikasleei eta irakasleari agur esan diegu, eta azken horrek eskatu digu datorren ikasturtean ere hitzaldia emateko. Hortaz, lerro hauek baliatu nahi ditugu behar duenak hitzaldiei eta heziketa-saioei buruzko informazioa eskatu ditzan. Hurrengo helbide elektroniko honetara jo dezake: bitartean@emaus.com.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).