Ekintza-sorta zabala, Derioko Inauterietan

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 29a, 11:40

Inauteriak direla eta, Derion ekintza-sorta zabala egongo da otsailaren 9tik 11ra bitartean. Barikuan, 18:00etatik aurrera, Dantzatzeko prest! diskojaia eta txokolatada izango da estalitako kantxetan. Gainera, 20:00etan Por hacer un favor antzezlana ikusteko aukera egongo da Gurea Aretoan. Mozorro-lehiaketa zapatuan egingo da. Izena ematea otsailaren 8ra arte egin daiteke derio.eus webgunean.

Lehiaketan, hiru kategoria izango dira: banaka, talde txikiak eta talde handiak. Sariei dagokienez, 50 eurotik 250 eurora bitarteko 11 diru-txartel emango dira Derioko merkataritzan eta ostalaritzan gastatzeko. Desfilea 18:00etan hasiko da San Isidro elizatik eta Batukada Battuere taldeak girotuko du. Mozorro lehiaketa 19:00etan izango da estalitako kantxetan, eta 20:00etatik aurrera Malas Compañías taldearen musika gozatzeko aukera egongo da kale artean.

Domekan, 18:00etan, dantzatzeko musika egongo da Nagusien Etxean. Horrezaz gainera, #JantziDerio kanpaina egingo da tabernariekin. Tabernetan maskara eskatu, argazkia egin eta esandako traola idatzita igo behar da gizarte-sareetara. Parte-hartzaileen artean 50 euroko bi txartel zozkatuko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).