Ekintzak Derion, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

a: pikisuperstar / Freepik 2024ko ots. 7a, 10:16

A: pikisuperstar / Freepik

Domekan, otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta Derion umeentzako tailerrak egingo dituzte dataren harira. Zehatz-mehatz, bost urtetik 12 urtera bitarteko umeentzako bost tailer antolatu dira eta bakoitzean emakume zientzialari bat landuko da.

Alexandriako Hipatia protagonista izango da eguzki-sistemaren gaineko tailerrean; Ellen S. Richard, etxeko ur-iragazkiari buruzko tailerrean; Donella Meadows, energia berriztagarrien tailerrean; Emmanuelle Charpentier eta Jennifer A Douna, giza genetikari eta guraize genetikoei buruzko tailerrean; eta Marie Curie, materiaren egoeraren gaineko tailerrean. Tailerrak 11:00etatik 13:30era arte izango dira kanpoko frontoian.