Beitu Derioko udal-aldizkarian irakurri dugunez, 2022ko urtarrilean herritarrek itxialdian egindako lan artistikoak, hala nola argazkiak, marrazkiak eta eskulturak, ikusgai ipini ziren Kultur Birikan. Derioko Udalak deia egin die herritarrei, arlo artistikoa jorratu dezaten eta Kultur Birikan euren lanak ikusgai ipintzera animatu daitezen; banakako edo taldeko erakusketak izan ahalko dira.
Interesdunek mezua bidali behar dute kultura@derio.eus helbide elektronikora, eta bere datuak, lanen argazkiak eta lanak ikusgai ipintzeko dituzten beharrizanak adierazi.