Derioko elkarte, talde eta herritar guztientzako lekua da Marikobaso Espazioa, eta zutabe nagusitzat ditu kultura, euskara, feminismoa eta ekologia. Derioko artisauen erakusleihoa ere bada, eta horregatik, herriko artisauak euren sormen-lanak ikusgai ipintzeko azoka antolatu dute zapaturako, otsailak 17. Azoka 11:00etatik 15:00etara izango da eta hara hurrengo artisau hauek eramango dituzte euren lanak: Sinromi elkartea, Hersolar3D, Aitziber Raya eta Art-Izar.