`Derio Euskadi ezagutzen´ egitasmoa martxoan egingo da berriro

a: Busturiako Udala 2024ko ots. 21a, 11:25

a: Busturiako Udala

Untza mendi-taldearen elkarlanean, “Derio Euskadi ezagutzen” egitasmoa berriro ipini du martxan Derioko Udalak. Ekimenaren helburua da familiei ingurune naturaleko ibilbideak eskaintzea, eta martxoaren 3an Bermeo eta Busturia lotzen dituen bederatzi kilometroko ibilbidea egingo dute. Doako jarduera da eta izena ematea hemen egin behar da; azken eguna otsailaren 28a izango da.