Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna martxoaren 7ra atzeratu da

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 23a, 08:29

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna otsailaren 29an ospatzen da, eta Gure Señeak Derioko elkarteak ikuskizun berezia antolatuta zuen egun horretarako herriko kiroldegian: Porrotx eta Marimotots pailazoen Ez gara jaitsiko ikuskizuna. Hala ere, egun horretarako ere grebara deitu diete kiroldegietako langileei, eta hori dela eta, ikuskizuna martxoaren 7ra atzeratu da. Nahi izanez gero, erositako sarrerekin joan daitezke ikuskizunera; bestela, dirua itzuliko da. Bestalde, oraindik badago sarrerak erosteko aukera online edo otsailaren 26an eta 28an, 19:00etatik 20:00etara, Derioko Kultur Birikan.