Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Komikia erakusketa martxoaren 23tik apirilaren 23ra arte izango da Derioko Kultur Birikan. Bertan euskal komikiaren azken urteetako historiari buruzko ibilbidea proposatzen da, eta, gainera, bisita gidatuak egingo dira martxoaren 23an eta apirilaren 13an, 10:30ean, adin guztietako herritarrentzat. Era berean, egun horietan komiki-tailerrak egingo dira 10:30ean eta 12:00etan: martxoaren 23an, sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat; eta apirilaren 13an, 12 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzat. Izena emateko, kultura@derio.eus helbide elektronikora idatzi behar da.