Mendian zoriontsu

Aikor aldizkaria

Joseba Bermejo Aurrekoetxea, kirolaria  

Hogeita zortzi urteko derioztarra kirolari eta kirolzale amorratua da eta mendian gozatzen du gehien. Haur Hezkuntzako irakaslea da, eta lan-egoera egonkortzeko aukera ailegatzen den bitartean, denak emanda bizi izaten du zaletasuna. Besteak beste, korrika, zeharkaldiak eta elurretako kirolak egiten ditu. Hurrengo aldizkarian, eta laster webgunean, hobeto ezagutuko dugu.