Berrogei urteren ostean, 25. Kopa irabazi izana ametsa izan da familia Athletic zalearentzat, baina bereziki Estarrona-Perez Derioko familiarentzat, kide bi, Aisha eta Kaiet, jokalariekin batera sartu baitziren La Cartujako futbol-zelaira. Kaiet kirol-saltoki batek antolatutako lehiaketaren irabazleetako bat izan zen, eta Iñaki Williamsen eskutik helduta zapaldu zuen Sevillako futbol-zelaia; eta suertea apetatsua denez, Aisha leku egokian momentu egokian izan zen eta finalaren baloia eraman zuen futbol-zelaira.