Elkarteak 1.200 bazkide ditu gaur egun, 14 autonomia-ordezkaritza eta hiru probintzia-ordezkaritza Euskadin. Azaldu dutenez, euren helburua da oilagorra modu jasangarrian ehiztatzea, eta horretarako, konpromiso aktiboa dute espeziearen kontserbazioarekiko eta bere inguruarekiko. Hori dela eta, hainbat proiektu sustatu dituzte eta Europako egitasmoetan ere hartzen dute parte; esaterako, hegaztiei eraztuna ipintzeko taldean edo errolda-taldean.