Imanol Arriortua derioztarra Espainiako txapelduna da txirrindularitza egokituan

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 27a, 13:19

Asteburuan, Txirrindularitza Paralinpiar Espainiako Txapelketa izan zen Caravaca de la Cruzen, Murtzian, eta Imanol Arriortua derioztarrak irabazi zituen erlojupeko proba zein lineako proba. Arriortuak ikusmeneko endekapenezko gaitza du eta tandem kategorian hartu zuen parte, Fran Gracía Rus bikotekidea zuela.

Arriortua pozik baino pozago azaldu da garaipenarekin. Kontatu digunez, bero handia egon zen eta hasieran apur bat txarto pasatu zuen, baina egokituz joan zen eta azkenean garaipena lortu zuen proba bietan. Erlojupeko proban 27 minutu eta 50 segundoko marka egin zuen, eta lehia estuan ibili zen bigarrenarekin, 18 segundoko aldea atera zion eta. Lineako proban, bestalde, 65 kilometro egin zituen, eta hurrengo marka hau egin: 1h29'53.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).