Luis Vázquez derioztarraren arte martzialen taldeak garaipenak lortu ditu Madrilen

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 3a, 14:08

a: Luis Vazquez

Zapatuan, ekainak 1, Arte Borroken Open Nazionala izan zen Torrejón de Ardozen, Madrilen, eta bertan Estatutako hainbat herritako borrokalariek hartu zuten parte. Haien artean izan ziren Luis Vázquez derioztarraren ikasleak, zeinek defentsa pertsonal- eta borroka-kategorietan garaipen handiak lortu zituzten. Guztira 10 domina ekarri zituzten Bizkaira: urrezko lau domina, zilarrezko hiru domina eta brontzezko hiru domina.