Txirikordak egiten ikasteko tailerra Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 6a, 11:58

a: Baserri Antzokia

Tailerra ekainaren 16an egingo da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion, 11:00etatik 13:00etara. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek, 28 euro. Tailerrean ume batek eta heldu batek har dezakete parte, edo bi helduk. Tailerra Ane Aretxabaleta ile-apaintzaileak gidatuko du, eta txirikordak egiteko beharrezkoa den materiala ipiniko da parte-hartzaileen eskura, hala nola gomak eta urkilak. Sarrerak eskuratzeko edo informazio gehiago izateko, 634 401 580 telefono-zenbakira deitu behar da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).