Ekainaren 14tik 23ra bitartetan, Bilbao Bizkaia Harro LGTBIQ+ jaialdia egingo da hamargarren aldiz. Jaialdi ibiltaria da, eta Bilbora ailegatu baino lehen pasatuko da Deriotik, Getxotik, Santurtzitik eta Sodupe-Gueñesetik. Are gehiago, Derion hasiko da ekainaren 14an eta egun horretarako ekintza-sorta zabala antolatu da, hala nola umeentzako tailerrak, pelikulak eta ikuskizunak. Ekintzak Sollube kalean izango dira.
Ekainak 14, barikua
18:00 Pregoia.
18:30 Umeentzako tailerrak, aniztasunaren alde.
19:30 Umeentzako film laburra: In a heartbeat; gazteentzako film laburra: Moiré.
20:15 Bakarrizketa: “Marica de Gernika”, Mitxel Santamarinaren eskutik.