Basuraleza, herritarrak kontzientziatzeko ekimena

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 11a, 11:43

Untza Derioko mendi-taldeak “Basuraleza: zaindu zure ingurunea!” ekintza antolatu du domekarako, ekainak 16. Hitzordua 10:00etan ipini dute Herriko Plazan, eta handik Errekalde parkeraino joango dira zaborra batzera. Izan ere, ekintzaren helburua da herritarrak kontzientziatzea naturaguneak zaborrik gabe mantentzeko garrantziari buruz. Ekintzan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Derioko Udalarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean antolatutako ekintza da. Hondakinak biltzeko materiala Gurutze Gorriak emango die parte-hartzaileei.