Kukudantza Derioko dantza-elkarteak swing-a dantzatzen ikasteko tailerra antolatu du ekainaren 23rako. Tailerra Landabarri baserrian egingo da, 18:00etatik 20:00etara, eta hastapen-tailerra izango da. Hogei euro inguru balioko du, eta izena emateko, 665 730 750 telefono-zenbakira (Pili) deitu behar da. Derioko Udalarekin batera antolatutako ekintza da.