San Joan sua Derion

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 21a, 13:36

San Joan bezpera eskolaren inguruan ospatuko dute derioztarrek domekan, ekainak 23. Lainomendi dantza-taldeak dantzen agerraldia egingo du 18:00etan, eta 19:00etan diskofesta egongo da. Ipar Alde abesbatzak girotuta, 19:30etik aurrera kantu-poteoa egingo da herriko erdigunetik, eta 20:30ean txokolatada eta txitxi-burruntzia izango dira. Sua 22:00etan piztuko da.