Auto-ilarak korridorean

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 24a, 08:48

Gaur goizean, istripu bi izan dira Derio parean eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira Txorierriko Korridorean. Istripuetako bat Derioko sarrera baino apur bat lehenago izan da, tunela pasata, eta errei bat itxi da trafikorako. Bigarrena Derioko errotondara ailegatu baino lehen gertatu da, eta bertan ere itxi da erreietako bat.