Imanol Arriortua Zorrilla
Derioztarra Espainiako txapelduna da txirrindularitza egokituan, hura irabazi baitu erlojupeko proban zein errepideko lasterketan. Txapelketa Murtzian izan zen maiatzaren azken asteburuan, eta bertan tandem kategorian hartu zuen parte, Fran García Rus bikotekidea zuela. Irailean, Zuricheko mundialean hartuko du parte. Arriortuari egindako elkarrizketa laster irakurgai izango da paperezko aldizkarian eta www.aikor.eus webgunean.