Gela Pedagogikoa txirrindularitza elkarteak izena emateko epea zabaldu du 2024-2025 denboraldirako. Sei urtetik 14 urtera bitarteko umeentzako saioak egingo dira eguaztenetan, 17:30etik 19:15era, eta irailaren erdialdetik azaroaren erdialdera eta otsailaren erdialdetik ekainaren erdialdera. Horrezaz gainera, eskolarteko txirrindularitza-topaketetan hartuko dute parte. Izena emateko, idatzi behar da gela@gelapedagogikoa.eus helbide elektronikora.