Garbigune mugikorra Derion

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 16a, 13:29

Garbigune mugikorra uztailaren 23tik abuztuaren 7ra izango da Aralar kalean. Besteak beste, hauek eraman daitezke hara: etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak.