Australiara migratu zuten euskaldunei buruzko erakusketa Derion

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 9a, 14:44

Irailaren 14ra arte “Basques In Australia” erakusketa egongo da Derioko Kultur Birikan. Erakusketak Australiako diasporaren berri ematen du, eta hainbat esparru edo gai jorratzen ditu. Azken batean, argazki bakoitzak Australiara migratu zuten emakume eta gizonen historia komuna islatzen du, baina aldi berean pribatua ere bai. Ibilaldi bizia eta hunkigarria da dozenaka argazkiren bidez.