San Migel jaietako bazkarietan izena ematea

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 12a, 14:53

a: San Miguel jai batzordea

Irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean, San Migel jaiak ospatuko dituzte Derion. Jai-egitarauaren baitan, herri-bazkaria (3 euro) egingo dute irailaren 28an eta indaba-jana (7 euro) urriaren 5ean. Kasu bietan, irailaren 16an, 17an eta 18an Kultur Birikako biltegietatik, 17:30etik 19:00etara, pasatu behar da izena emateko.