Arriortua, brontzea munduko txapelketan

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 24a, 10:46

Munduko Txirrindularitza Txapelketa Zurichen egiten ari da, eta Imanol Arrioartua Zorrilla derioztarrak brontzezko domina lortu du Txirrindularitza Egokitutako Tandem Txapelketan, erlojupeko proban. Fran Garcia Rus bikotekidea zuela, marka hau egin zuen: 38:27. “Oso pozik nago, nire lehen munduko txapelketan domina lortu dudalako, eta itzela da!”, esan digu.

Arriortuaren esanetan, oso ondo ikusi zuen bere burua proban zehar. “Hasieran behar baino apur bat gehiago ahalegindu nintzen, beharbada, baina jaitsiera pare batean deskantsatu ahal izan nintzen. Perfektu erregulatu, eta nahiko erlojupeko erregularra egin nuen”. Bihar errepideko proban ibiliko da. “Ahal dela, espero dugu proba horretan ere ondo egitea, edo hobeto”.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).