Arriortuak zilarra ere lortu du Zurichen

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 26a, 14:42

Imanol Arriortua Zorrilla derioztarrak beste domina bat lortu du Zurichen, Munduko Txirrindularitza Txapelketan. Zehatz-mehatz, zilarrezko domina eskuratu du Txirrindularitza Egokitutako Tandem Txapelketan, errepideko proban. Aurretik, brontzezko domina eskuratu zuen erlojupeko proban. Deriokoak Fran Garcia Rus izan du bikotekide.