Ohikoa denez, autobus-zerbitzua doakoa izango da eta auzo guztietatik pasatuko da. Zerbitzua barikuan eta zapatuan eskainiko da –irailak 27 eta 28 eta urriak 4 eta 5–, 01:00etatik 06:00etara, eta autobusa orduero aterako da Mungialde Etorbidetik. Eskaera zehatzik egonez gero, adierazitako lekuraino eramango da erabiltzailea. Beste alde batetik, eraso matxisten kontrako telefono bidezko arreta-zerbitzua ere egongo da: 688 801 659.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).