Lainomendik Korrontzirekin batera egingo du dantza Euskaren Egunean

Aikor aldizkaria 2024ko irailaren 30a

Txorierriko Euskararen Eguna Derion izango da aurten, eta antolatutako ekintzen artean Korrontzi taldearen emanaldia dago. Lainomendi herriko dantza-taldeak ere ikuskizun horretan parte hartuko du, eta dagoeneko entseguetan dabiltza Korrontziko dantza-irakaslearekin. Dantzatuko dituzten abestietako bat da Joxek andreari, bideoan entseatzen dabiltzana.