Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Derion

Aikor aldizkaria 2024ko urriaren 3a

Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatuta, bihar, urriak 4, elkarretaratzea izango da Derioko San Migel plazan, palestinarrei elkartasuna adierazteko eta palestinar erresistentzia babesteko. Elkarretaratzea 19:45ean izango da, San Migel jaien baitan eta Lainomendi dantza-taldearen saioaren ostean. Argazkia ere egingo da. Beste alde batetik, aipatu beharra dago zapatuan, urriak 5, manifestazioa egingo dela 12:00etan, Jesusen Bihotzetik.