Derioztar batek 162 milioi euro baino gehiago irabazi ditu Euromillones jokoan

Aikor aldizkaria 2024ko urriaren 7a

Barikuan, Euromillones jokoak 162.256.512 euro utzi zituen Derion. Irabazle bakarra izan da eta berak jasoko du sariaren dirua oso-osorik. Irabazleak Interneten bidez balioztatu zuten txartela, Herriko Plazan dagoen loteria-administrazioan.