Derioko Udalak Whatsapp kanala ipini du martxan

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 8a, 13:28

Esther Apraiz Derioko alkatearen esanetan, helburua da “komunikazioa erraztea eta derioztarrek momentu oro udal-kudeaketaren berri izatea”. Kanalean harpidetzeko, irudiko QR eskaneatu edo lotura honetan sakatu behar da. Kanalean sartu, eta goiko ezkerrean dagoen «seguir» hautatu behar da kanala eskuratzeko. Ondoren, kanalaren barruan, goiko ezkerreko kanpaian klik egin behar da albisteak jasotzeko.

Derioko Udalak abuztuan jakinarazi zuen Whatsapp kanala martxan ipintzeko asmoa zuela. Azaldutakoaren arabera, harrezkero 270 eskaera baino gehiago jaso dituzte, eta herritar horiek euren whatsappean jasoko dute kanalean harpidetzea nola egin behar duten. “Izandako interes handia ikusita, argi dago oso tresna erabilgarria izango dela. Espero dugu denak kanalera batzea, informazioa modu erosoan eta azkarrean jasotzeko”.