Administrari-laguntzaile bat eta herri-lanetako bi peoi kontratatuko dira Derion

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 15a, 09:59

2024ko Txorierriko Enpleguko Eskualde Planaren harira, Derioko Udalak herriko hiru langabetu kontratatuko ditu: administrari-laguntzaile bat eta herri-lanetako bi peoi. Hiru kasuetan, hiru hilabeteko lan-kontratua egingo da, jardunaldiaren % 100ean.

Hautaketa-prozesua Lanbidek egingo du, eta bertan parte hartu ahal izateko, Lanbiden izena emanda egon behar da, eta Derion bizi. Bestalde, Derioko Udalak, enplegua sustatzeko planaren harira, iaz kontratatutakoek ezin dute aurtengo deialdian parte hartu. Izena emateko epea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik Lanbideren webgunean.