Halloween festa antolatu da Derion, Gaztelekuko ikasturtea martxan ipintzeko. Festa zapatuan, azaroak 2, egingo dute, 22:00etatik 01:00etara, frontoi estalian. 2007tik 2010era bitartean jaiotako gaztetxoentzako festa da, eta izena ematea beharrezkoa da. Izena ematea hemen egin daiteke. Besteak beste, kopaua eta sariak egongo dira, eta dj batek musika ipiniko du. Gainera, etxera itzultzeko doako autobus-zerbitzua izango da ordu erdiro, 00:00etatik 01:00etara.