Hitzaldia mundu guztiarentzat dago zabalik, baina, antolatzaileek azaldu dutenez, datozen asteetan bi tailer egingo dira, nahi dutenei aurretiazko borondateen dokumentua egiten laguntzeko. Tailerrak zuzenduko dituzte Jesus Garcia Sondikako medikua izan zenak eta Fernando Perez Zamudioko medikua izan zenak. Lehen tailerra azaroaren 26an egingo da, eta bigarrena, abenduaren 10ean. Tailerretan izena ematea nola egin datorren asteko hitzaldian bertan azalduko da. Nolanahi ere, 747 428 849 telefono-zenbakira deitu daiteke informazioa eskuratzeko eta izena emateko.