The Best Chef sariek munduko sukaldaririk onenen bikaintasuna eta eragin globala saritzen dituzte, eta Derioko Iñaki Bolumburu sukaldariaren lana aintzat hartu dute aurtengo edizioan. Aizto-sistema erabilita, antolatzaileek nabarmendu dituzte sukaldariak, eta gazte derioztarrari aizto bat eman diote. “Oso pozik nago, noski! Zerrenda berean munduko sukaldaririk onenekin egotea oso polita da”, adierazi digu. Bolumburu Amsterdameko Contrast jatetxearen sukaldaria da. Hala ere, azaldu duenez, egitasmo hori itxiko dute eta laster beste proiektu berri bati ekingo diote.