Tren-zerbitzua indartuko da zapatu gauean, ETSren kontzertua dela eta

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 21a, 07:57

Euskotrenek prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, azaroaren 23tik 24rako gauean tren-zerbitzua indartuko du, Derion egingo den Udazkena Martxan jaialdia dela eta. Jaialdiaren baitan, Eiderrek (Nogen taldeko abeslari ohia) eta En Tol Sarmiento (ETS) taldeak egingo dute kontzertua, eta aurreikusi da trena pertsona askok erabiliko dutela joan-etorriak egiteko.

Hortaz, tren-zerbitzu bereziak egongo dira E3 Lezama-Kukullaga/Etxebarri-Lezama linean, Deriotik eta Deriora. Ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendioa egin du Euskotrenek, bai app ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean. Era berean, 944 333 333 telefono-zenbakian jaso daiteke informazio gehiago.