BizkaiaGara sariak Txorierrin banatuko dira abenduaren 4an

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 26a, 13:29

Sariak Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren baitan daude, eta euren helburua da ekintza komunitarioaren ekarpen sozialari aitorpen indibiduala eta kolektiboa egitea. Aurten txorierritarrak sarituko dituzte, eta ekitaldia abenduaren 4an, 19:00etan, izango da Derioko Kultur Birikan. Herritar guztientzako ekitaldia da, eta hara joateko, izena eman behar da hemen.

BizkaiaGara sariek pertsonen eta lurraldearen bizitza hobetzeko bokazioagatik, lanagatik eta laguntzagatik nabarmendu diren pertsonei eta gizarte-eragileei esker ona adierazten diete jendaurrean, alderdi hauek kontuan hartuta: elkartasuna eta gizarte-eraldaketa, tokikotasuna eta komunitate esparru guztiak –kultura, gizarte-ekintza, kirola, ingurumena…–.

Guztira hiru kategoria egongo dira. Ibilbidea kategorian, bere dedikazio eta konpromiso sozialeko ibilbideagatik eredu den pertsona sarituko da. Proiektua kategorian, bestalde, saria emango zaio bere izaera berritzailegatik balio-ekarpenarekin nabarmentzen den ekimenari edo ekintzari. Azkenik, Entitatea kategorian esker ona adieraziko zaio konpromisoagatik, ekarpenagatik eta balio sozialagatik erreferentea den erakundeari, kolektiboari, enpresari, erakundeari edo hezkuntza-eragileari. Horrezaz gainera, aipamen berezia ere egingo da.

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK-k eta EDE Fundazioak sustatutako egitasmoa dira BizkaiaGara sariak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).