Mendigoizaleei eta gudariei buruzko hitzaldia Derion

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 23a, 11:15

Gaur, urtarrilak 23, “Goazen mendirik mendi: mendigoizales y gudaris” hitzaldia izango da Derioko Kultur Birikan, 19:00etan. Hitzaldia Aitor Miñambres Amezagak egingo du, eta euskarri bisualak lagunduta, mendigoizaleen mugimenduaren historiaren kapituluak azalduko ditu, besteak beste, “Mendigoizaleak, beren herria maite duten mendizaleak”, “Mendigoizaleak bakean, gudariak gerran” eta “Gudarien batailoiak”. Untza mendi taldeak antolatutako ekintza da.  

Itsasontzi Makinetan lizentziaduna da Miñambres, eta Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoko zuzendaria. Hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, Euzko Gudarosteari, Bilboko Burdin Hesiari eta Gernika Batailoiari buruz, eta hitzaldi asko egin ditu.