Datorren asteko barikuan eta zapatuan, otsailak 28 eta martxoak 1 hurrenez hurren, Inauteriak ospatuko dituzte Derion. Zapatuan, 18:00etan, diskofesta eta txokolatada egongo dira kantxa estalietan, eta 20:00etan, Las chicas del trebol antzezlana Gure Aretoan. Azken horren sarrerak hiru euro balio ditu. Bestalde, zapatuan, 18:00etan, mozorro-jaitsiera egingo da elizatik, eta 19:00etan, mozorro-lehiaketa, kantxa estalietan. Kale-animazioa ere egongo da. lehiaketan parte hartzeko, izena eman daiteke hemen otsailaren 27ra arte.