Perez lezamarra da eta Lezamako Pilota Klubeko jokalaria da; Uriarte sondikoztarra ere Lezamako klubeko pilotaria da. Perezek Maialen Gaston izan zuen bikotekide, eta 17 eta 22 galdu zuten Maialen Menaren eta Naia Uriarteren kontra. Uriartek, bestalde, Mendizabalekin jokatu zuen, eta 12 eta 22 galdu zuten Arrizabalagaren eta Betegiren aurka. Aipatzekoa da aurreko egunean, martxoak 14, Emakumezkoen Esku-pilotako VII. Bizkaia Torneoaren finala izan zela Bizkaia Frontoian. Uriartek finala jokatu zuen Erasunekin, baina 10 eta 22 galdu zuten Ibarrolaren eta Mendizabalen kontra.