Liburuaren Eguna dela eta, Derion “Ipuinen Magia: euskal mitologia irakurtzen” ekintza antolatu dute apirilaren 23rako. Umeentzako eta familia osoarentzako ekintza da, eta alde batetik, ipuin-kontalaria egongo da, eta bestetik, tailerra. Ekintza 17:00etan izango da Kultur Birikan.