Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak eta Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak antolatuta, barikuan, apirilak 11, bertso-afaria egin zen Txorierriko Baserri Antzokian. Bertso-afaria Euskaraldiari begira antolatu zuten, eta bertan 50 bat lagun batu ziren. Ekintza baino lehen, Bertokoko trikitilariek girotu zuten lekua, eta bat-batean Etxahun Lekue eta Jexux Mari Irazu bertsolariak ibili ziren. Ohikoa denez, giro aparta izan zen Baserri Antzokian.