Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak bizkarra lantzeko tailerra antolatu du. Hirurogei urteko edo gehiagoko pertsonentzako talde-tailerra da, eta mugikortasuna lantzeko jarduera egokituak eta errazak egingo dira bertan. Tailerra barikuetan, 10:00etatik 11:30era, egingo da Derioko kiroldegian, maiatzaren 9tik ekainaren 20ra bitartean. Aldez aurretik eman behar da izena, 607 820 157 telefono-zenbakira deituta edo zainduztxorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzita (eguenetan, 08:30etik 13:30era).