Zapatuan, apirilak 26, Udaberri Jaia egin zuten Txorierriko Baserri Antzokian. Egualdi txarra egin bazuen ere, txorierritarrek bat egin zuten hitzorduarekin, eta giro ona izan zen bertan. Eskualdeko ekoizleek eta artisauek euren produktuak eraman zituzten BANera, eta dantzen erakustaldia eta musika-saioa izan ziren. Arratsaldean kontzertuak egon ziren tokiko musika-taldeen eskutik.