“Basuraleza, zaindu zure ingurunea” ekimena igandean Derion

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 12a, 14:09

Irailaren 14an, igandean, Derion, “Basuraleza, zaindu zure ingurunea” deituriko ekimen bat ospatuko da. Goizeko 10:00etan herriko plazatik irtengo da, eta Ganbeko hariztitik pasako den zailtasun txikiko ibilbide baten bidez hondakinak bildu egingo dira, natura garbi bat izateko helburuarekin.

Ez da izenik eman behar ekimenean parte hartzeko, eta hondakinak biltzeko beharrezko materiala Gurutze Gorriak eskainiko du.