Derioko Marikobasok sorkuntza egonaldi baterako bekara aurkezteko epea du zabalik. Honen helburua sortzaileek haien proiektu berria sortzeko leku bat izatea da. Lanak edozein diziplinakoak izan daitezke. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da eta hauek marikobaso.martxan@gmail.com helbidera bidali beharko dira.